Edozein presoren ametsa
Branco Simic bosniarra da, 22 urte ditu eta espetxean zegoen bitxi denda batean lapurreta egin izana leporatuta. Duela gutxi, ordea, loteria tokatu zitzaion: espetxeko zaintzaile batek bere ziegako atea ixtea ahaztu zuen. Presoak zalantza gutxi izan zuen, inor konturatzerako ospa egin baitzuen. Harrapazank!