Editatzeko aukera Twitterren

Kezkatuta daude Twitter sare sozialaren arduradunak; azken urteetan, gorrotoa eta liskarra zabaltzeko espazio birtuala bihurtu da. Hain zuzen, txio famatu eta liskartsuenen sortzaileek asko eskertuko zuten orain sareak egingo duen azken aldaketa; hemendik aurrera, txioak editatzeko aukera egongo da.
Jack Dorsey sarearen sortzaileetako batek eman du aditzera aldaketa berria; hala, erabiltzaileek 5 eta 30 segundo bitarte izango dute botatako txioan aldaketak egiteko. Ortografia akatsak zuzendu, botatako astakeriak birpentsatu... Hori bai, Twitterrek ez du bere bat-batekotasun esentzia galdu nahi, eta beraz, oraingoz jatorrizko txioa ez da erabat desagertuko (Facebookek antzekoa egiten du; editatutako sarreren jatorrizko bertsioa ikusgai gelditzen da). Oraingoz ez dute zehaztu noiz jarriko duten martxan aukera berri hau; zer iruditzen zaizue?