Edgar Torronteras: "Ero samarra naiz"

Edgar Torronteras hiru urte zituela hasi zen motorrean ibiltzen. Gaur egun, 24 urte ditu eta Freestyleko pilotu arrakastatsuenetakoa da. Kataluniako Cardedeu herrian jaioa, Euskal Herrira etortzen da urtero, Donostiako Superkrosera. Hain zuzen, datorren hilean ikusi ahal izango dugu berriro Anoetako Belodromoan.
Nolakoa da zure egun arrunt bat?
Goizeko 10:00ak aldera jaikitzen naiz. Egunero kirol asko egiten dut, eta ongi lo egitea ere ez dago sobera, gero puntu-puntuan egoteko. Bapo gosaltzen dut, eta gauza gutxi egiten dut goizean. Ondoren, bazkaldu eta kirolari ekiten diot: irristaketa, motorra, bizikleta Arrisku kirolak oso gogoko ditut.
Ero puntu bat behar da jauzietan jarduteko?
Jakina, eta ni erabat harrapatuta nago. Ero samarra naiz, zalantzarik gabe.
ET esaten dizute. Filma ikusi duzu? Estralurtartzat duzu zure burua?
Bai, filma ikusia dut. Egia da; estralurtartzat dut nire burua, ni bezalako gutxi baitago munduan. Esan bezala, ero puntu bat behar da honetan ibiltzeko
Freestyle modalitateak sasoian egotea eskatzen du, eta hainbeste erokeria eginda, gorputzak asko sufritzen du. Sasoian zaude? Zure ustez, zenbat urte geratzen zaizkizu goi mailan?
Sasoi onean nago, eta oraindik luze ariko naiz honetan; gutxienez, beste hamar urtetan.
Zuk asmatu zenuen Superman jauzi ezaguna. Nolatan?
Entrenatzen ari nintzela, jauzi hori egitea bururatu zitzaidan. Supermanek hegan doala duen irudia egin nahi nuen, eta baita lortu ere. Gerora, jauzi hori oso ezagun egin da. Beste salto batzuk ere asmatu ditut: Cordobes izenekoa, Oilarra
Zein jauzi gustatzen zaizu gehien? Bada sekula egingo ez zenukeenik?
Rock Solid izenekoa dut gustukoen: airean zoazela, motorra askatu behar duzu. Oso gogoko dut. Adrenalina igotzen zait, eta horixe da onena. Bestalde, jauziak egiteko nabil honetan. Beraz, guztiak egiteko entrenatzen naiz.
Erorikoengatik, pilotuek lesio larriak izaten dituzte. Tentuz ibiltzen zara?
Arrisku handia dago saltoetan, eta akatsen bat egitea oso arriskutsua izan daiteke. Kontuz ibili beharra dago beti. Arriskatzea gustatzen zait, baina burua erabilita.
Eta beldurra izaten duzu?
Bai, baina ez handiegia.
Jauziek ez omen zaituzte gehiegi beldurtzen. Eta ligatze kontuek?
Tira, neskei beldurra baino errespetua diet. Nire ustez, neskak izan behar du beti lehen hitza. Emakumeak ondo zaindu behar dira, ika-mikarik ez izateko. Hala ere, ez dut neska-lagunik.
Txapelketen ondoren, streepteasea egiten duzu. Galtzontzilotan geratu ohi zara, eta kamiseta eta galtzak botatzen dizkiezu ikusleei. Hala ere, ez omen duzu ligatzen
Niri eskandalua asko gustatzen zait, horrela jendeak hobeto pasatzen duelako. Neskek loreak botatzen dizkidate askotan, baina ez dut gehiegi ligatzen. Dena dela, tarteka zerbait sortzen da. Neska ederrak izaten dira txapelketetan; jaiak antolatzen dituzte, diskotekara joaten gara, eta jakina, ni hezur-haragizkoa naiz Aukerak aprobetxatu behar dira.
Gauez ibiltzea gogoko duzu?
Ez gehiegi, nahiago dut egunez bizi eta denbora ondo aprobetxatu: bizikletan ibili, klaseak eman Hori bai; ligatuz gero, gauez ikusiko nauzu.
Euskal Herrian askotan izana zara. Zer esango zenuke euskaldunez?
Euskara entzutea asko gustatzen zait. Noski, ez dut tutik ere ulertzen, baina polita iruditzen zait. Euskara ikasi nahi nuke, baina esan didatenez, oso zaila da. Bestalde, euskaldunak oso jatorrak iruditzen zaizkit. Eta Euskal Herria paradisua da, oso ederra.
Euskal Herriko zein toki duzu gogokoen?
Donostiak eta Miarritzek zoratu egiten naute. Bertako hondartzak oso ederrak dira. Miarritzeko hondartzetan, gainera, oso olatu onak daude surfean aritzeko, eta ni surf zalea naizenez
Emakume gutxi ibiltzen da motokrosean. Zergatik?
Ez dakit, baina hala da. Nik neska batzuk entrenatzen ditut eta beti laguntzeko prest nago. Motokrosean ari diren emakumeek meritu handia dute.