Edertasunaren sekretua

Sinesgarritasunaren muga gainditzen duen istorioa! Dirudienez, Jian Feng txinatarrak emaztea salatu zuen, haren hitzetan, elkarrekin izandako haurrak "izugarri itsusiak" zirelako. Aitatasun frogak egin zizkieten, baina frogek ere argi utzi zuten aita Feng bera zela. Une horretan, presioa jasan ezinik, ordura arte gordeta izandako sekretua aitortu zion emazteak: harremana hasi aurretik 100.000 euro gastatu zituen operazio estetikoetan! Fengek gezurra esateagatik bigarren salaketa jarri zion, eta auzitegiek arrazoia eman diote.