Eder Olivencia bizkaitarrak irabazi du Rubiken Nazioarteko Txapelketa!

Eder Olivencia bizkaitarrak irabazi du Rubiken Nazioarteko Txapelketa! Batez beste, 10,3 segundo behar izan ditu 19 urteko Eder Olivencia bizkaitarrak Rubiken kuboa osatzeko eta, horri esker, Bilbao Open Rubik nazioarteko lehiaketa irabazi du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eder-olivencia-bizkaitarrak-irabazi-du-rubik-nazioarteko-lehiaketa/@@download/image/maxresdefault.jpg
2018/09/04
Batez beste, 10,3 segundo behar izan ditu 19 urteko Eder Olivencia bizkaitarrak Rubiken kuboa osatzeko eta, horri esker, Bilbao Open Rubik nazioarteko lehiaketa irabazi du.
Eder Olivencia bizkaitarrak irabazi du Rubiken Nazioarteko Txapelketa!

Rubiken kuboa Ernö Rubik forma geometrikoetara zaleturiko eskultore eta arkitektura irakasle Hungariarrak 1974. urtean asmatu zuen. Urte batzuetara Kubo Magiko izenarekin zabaldu zen eta 1980.urtetik aurrera mundu osoan Rubiken kuboa bezala ezagutzen da.

Bi metodo dira nagusiak. Alde batetik, Hasiberrientzako metodoa 80 eta 120 mugimendu inguru erabiltzen duena Rubiken kuboa ebazteko eta profesionalentzako metodoa edo Fridrich metodoa 40 eta 60 mugimendu inguru erabiltzen duena. Matematikari asko ibili dira metodo laburrenaren bila, Jainkoaren algoritmo bezala ezagutzen dena.

 

"3x3" kategorian izan da garaile Eder Olivencia -Rubik kuboaren lehiaketako kategoria garrantzitsuenean- baina "4x4", "5x5" eta "7x7" kategorietan ere nagusitu da Arrigorriagako gaztea.

ZORIONAK!

 

 

 

 

[eitb bidez]