Edalontzi ur garestia

Edalontzi ur garestia https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2012/12/13
berria
Italiako iparraldeko La Spezia herriko tabernari bati isuna jarri diote eskale bati baso bat ur eman ziolako. Poliziak dioenez, edalontziak ez zuen urik, whiskya baizik. Horrez gain, tabernariak ez omen zion ordainagiririk eman eskaleari. Italiako tabernari eta dendari guztiek ordainagiria eman behar diote ezinbestean bezeroari, salmenta guztiak erregistratu behar baitira, iruzurren aurka borrokatzeko. Tabernariaren lagunak dirua biltzen hasi dira isuna ordaintzeko. Dena den, tabernariak isuna ez duela ordainduko esan du.