“Edale santuaren kondaira"

“Edale santuaren kondaira" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/edale-santuaren-kondairaquot/@@download/image/15p42-3.jpg
2002/01/04
kritika
Testua: Aritz Gorrotxategi
Idazlea: Joseph Roth
15.zenbakia
Itzultzailea: Matias Mujika
IGELA
87 orrialde



Andreas Frantziako mehatzetan lan egitera etorri zen Silesiatik. Parisen Schebiec-tarrak ezagutu eta bikoteko emakumearekin maiteminduko da, Karolinekin. Liskar batean, haren senarra hil eta gartzelan igaroko ditu zenbait urte. Handik irtetean, hiriko zubipeetan biziko da, edale bilakaturik. Egun batean, ordea, gizon misteriotsu bat agertu eta dirua emango dio Andreasi. Honek, hala ere, dirua jaso arren, Santa Teresita Lisieux-koari itzuliko diola zin egiten du. Hemendik aurrera, bidai harrigarri bat hasiko da Andreasen bizitzan. Bidai hori izango da edale santuaren kondaira.