'Ecofriendly' heriotza?

'Ecofriendly' heriotza? Zer egin gorpuarekin hiltzerakoan? Eta ongarri bihurtzen bagara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ecofriendly-heriotza/@@download/image/compost-930x600.jpg
2019/01/08
berria
Zer egin gorpuarekin hiltzerakoan? Eta ongarri bihurtzen bagara?
'Ecofriendly' heriotza?

Gizakiak oraindik ez du lortu existentziaren galdera nagusietako bati erantzutea; nora goaz hil ondoren? Dena den, gure gorpuak hemen jarraitzen duela badakigu. Lurperatu, errauts bihurtu... edo ongarri bihurtu. Azken aukera hau geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da; ecofriendly heriotzaren garaian ote gaude?

Kanposantuak gorpuz gainezka daudenez, geroz eta gehiago dira errausketa ala bestelako bideak aukeratzen dituztenak. Arropa ekologikoaren, janari ekologikoaren edota auto ekologikoaren garaian, zergatik ez aukeratu heriotza ekologikoa?

Recompose start up berriak gorpuak ongarri bihurtzeko zerbitzuak eskaintzen ditu. Haien webgunean adierazten dutenez, prozesu natural bat jarraitzen dute, gorpuak lur bilakatuz, "bizitza berri bat elikatzeko". Enpresa hau oraindik ez dago martxan, baina Katrina Spade sortzaileak gorpua 30 egunetan usteltzen duen hilkutxa diseinatu du; hala, gure gorpua konpost modukoan bilakatuko litzateke, ondoren landareentzat ongarri moduan erabili daitekeena. Hala, Spaderen esanetan, naturarekin betiko bat egiteko aukera izango genuke. Eta zuk, zer nahiago duzu, kutxa batean amaitu, errauts bihurtu, edo zuhaitz berri batean bilakatu?