“Eclectic”

“Eclectic” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/eclectic/@@download/image/35p16-3.jpg
2003/11/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Giles Peterson
35.zenbakia
“Eclectic”
Irrati esatari, DJ, negozio gizon... eta guzti horren gainetik musika zalea da Gilles Peterson. Baina, nor da benetan? Ingalaterran oso ezaguna bada ere, gure artean ez du apenas inork ezagutzen. Eta? Ez gara pertsonen fans-ak izatearen aldekoak, ezta gutxiago ere. Ez dugu pertsona batzuekiko dagoen miresmen itsuan sinisten, baina Gilles Petersonen kasuan, lan handia eta oso baliagarria egin duela eta egiten duela uste dugu. Apaltasun handiz jokatu du beti eta egindako lan izugarriarekin, soul eta jazz musikari zapore berriak ateratzen lagundu du, izen eta etiketen gainetik. Horregatik, eta guregan ase ezina den musika gosea betekadarik gabe baretzen lagundu digulako, gomendatzen ditugu bere diskoak. Gustu finekoa beti.