“Echoes, The Best of Pink Floyd”

“Echoes, The Best of Pink Floyd” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/echoes-the-best-of-pink-floyd/@@download/image/14p9-2.jpg
2001/12/04
kritika
Testua: Asier Leoz
Pink Floyd
14.zenbakia
Ulertzekoa da hainbat urtean Pink Floyd talde mitikoaren ondare bildumarik ez atera izana. Izan ere, ia-ia ezinezkoa da bi konpaktotan taldearen garai eraginkor guztiak behar bezala jasotzea, baina hala ere, ahalegin handia egin dute oraingoan. 26 kantu dira, guztira, tartean ezinbesteko batzuk ("Wish you were here", "Time", "Hey you"). Bildumak Pink Floyd-ek izandako bi lidergoak (Roger Waters eta David Gilmour) orekatuta jaso ditu. Ilargiaren alde ezkutuko kolore lisergikoek ("Time", "Us and them") eta "The Wall"  filmeko musika zatiek pisu handia dute, normala denez. Dena dela, "Mother" eta "Run like hell" falta dira. Hauen ordez, jatorrizko bertsioan ez zegoen kantu bat dago: "When the tigers broke free".