Ebb & Flow

Nahiz eta diskoa iaz plazaratu zuten, inoiz ez da berandu gomendio interesgarri bat egiteko. Belgikatik datorren boskoteak post-rock doinuak iradokitzen ditu oinarrian, nahiz eta ahotsak ISIS edota Cult of Luna bezalako proposamen indartsuagoetatik gertuago egon daitezkeen. Musikaren melodiak diskoaren azalean irudikatu duten itsaso barean barrena eramango gaitu. Noizean behin baga handiak altxa eta maldan behera eta gora garamatzate, ahots zakarraren indarrak bultzaturik, itsasoaren egoera sarritan aldatzen dela gogora dezagun.