DVD/BLU-RAY The Act of Killing + The Look of Silence

Joshua Oppenheimer zuzendariak mundua mutu utzi zuen 2012an Indonesiako genozidioa gauzatu zuten militarrak egindakoaz harro eta errugabe sentitzen direla erakusten zuen dokumentalarekin. Bi urte geroago, biktimen familiek gaur egun bizi duten egoera azaleratzen duen dokumentala plazaratu zuen. Giza eskubideen urraketak kezkatzen duen orok etxean izan beharreko diptikoa.