Durangoko Plateruenako DF bertsozale eskolaren bigarren zikloa egingo dute martxoan

Iaz izandako arrakastari erreparatuta, aurtengoan bigarrenez, bertsoaz gehiago jakin edo gozatu nahi duen edonorentzat bertsogintzari buruzko dibulgazio saio didaktikoak antolatuko dituzte.
2009ko Txapelketa Nagusiari errepasoa egin nahi diote berbaldi formatuko lau saiotan.
Martxoaren 4an, 20:00etan, Andoni Egaña zazpi bider finalista eta lau bider txapeldun izandakoak urte hauetan guztietan bertsogintzak bizitako bilakaera aztertuko du, 1986tik 2009ra bitarteko errepasoa egingo du, hortaz.
Martxoaren 11n, 20:00etan, Unai Elizasu eta Maite Berriozabal Txapelketa Nagusiko gai jartzaile taldeko kideek azken txapelketako gaiak aztertuko dituzte, gai jartzaileen ikuspegitik.
Martxoaren 17an, ordu berean, Agin Rezola eta Iñaki Aurrekoetxea, Garako eta Berriako kritikariak hurrenez hurren, 2009ko Txapelketak bertsogintzari egindako ekarpenaz ariko dira.
Amaitzeko, martxoaren 24an, Eider Rodriguez idazleak eta Asier Altuna zinegileak euren bertsozale ikuspegia azalduko dute.
Ziklo aberasgarria, hortaz, Durangoko Plateruenan egingo dutena. 15 euroren truke izen emateko azken eguna martxoaren 2a, asteartea, izango da. Informazio gehiago behar izanez gero: kultura@plateruena.net.