Durangoko film laburren lehiaketa

Durangoko film laburren lehiaketa Ostiralean egingo dute filmen grabaketa, baldintza batzuk kontuan hartuta, eta hurrengo egunean egingo dute lan horien emanaldia. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-film-laburren-lehiaketa/@@download/image/film labur.png
2021/09/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ostiralean egingo dute filmen grabaketa, baldintza batzuk kontuan hartuta, eta hurrengo egunean egingo dute lan horien emanaldia. Parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena.
Durangoko film laburren lehiaketa

Durangoko Berbaro euskara elkarteaLabur Esanda izeneko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du datorren irailaren astebururako, San Agustin Kultur Gunean. Iazko edizioan bezala, parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte film labur bat grabatzeko. Ostiralean, hilak 10, izango da hitzordua, 16:00etan, eta orduan emandako gai bat, objektu bat eta esaldi bat erabili beharko dituzte grabaketan. Hurrengo egunean, larunbatean, bideon emanaldia eta sari banaketa izango da 22:00etan. Emanaldirako doako sarrerak larunbatean bertan jaso ahalko dira 20:00etatik aurrera San Agustinen. 

Film laburren lehiaketako irabazleek diru-saria jasoko dute. 300 euro eskuratuko ditu talde irabazleak eta 100 euro beste bi talde finalistek.

Edonork har dezake parte lehiaketan baina horretarako emaila bidali behar da laburesanda@berbaro.eus helbide elektronikora. 

Iazko edizioan 12 taldek hartu zuten parte eta antolatzaileek "oso edizio arrakastatsua" izan zela adierazi dute. Lehiaketara aurkeztu ziren lan guztiak azpiko bideoan daude bilduta.