Durangoko Azoka, ate-joka

Durangoko Azoka, ate-joka Gezurra badirudi ere, urteko azken hilabetean sartzera goaz, eta egunez egun, gerturatzen doa Durangoko Azokaren 53. edizioa; nolakoa izango den jakin nahi? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/durangoko-azoka-ate-joka-1/@@download/image/53DAaurkezpenaweb.jpg
2018/11/21
berria
Gezurra badirudi ere, urteko azken hilabetean sartzera goaz, eta egunez egun, gerturatzen doa Durangoko Azokaren 53. edizioa; nolakoa izango den jakin nahi?
Durangoko Azoka, ate-joka

Ate-joka dugu 53. Durangoko Azoka, eta dagoeneko baditugu aurtengo nobedadeen inguruko pistak. Gerediaga elkarteko arduradunek eskainitako prentsaurrekoan eman dituzte edizio honetako ezaugarri nabarmenenak; hala, aurten, DA! asko dira lelopean, 158 parte-hartzaile eta 439 nobedade egongo dira: 304 liburu, 93 disko, 18 aldizkari...

Gainera, Azokako lehenengo Sormen Bekaren irabazlea abenduaren 6an jakinaraziko da. Irabazleak literaturarekin lotutako produktua aurkeztu beharko du hurrengo urteko azokan.

Aniztasuna izango da, hain zuzen ere, aurtengo edizioko egitarauaren ezaugarri nagusietako bat, Nerea Mujika Gerediagako presidentearen hitzetan: "Azoka bizitzeko modu asko dago. Izan ere, batzuk sortuz eta besteak hartuz; izan kantu, poema, nobela, edo ilustrazio,... sormenez beteko da Durango! Bertan aurkitu, ikusi, entzun, ukitu eta sentituko ditugu azken asteetan aurkeztutako diskoak, liburuak, ikus-entzunezkoak, kontzertuak eta emanaldiak".

 

GAZTEZULO GOIENKALE 43n!

Eta zer eskainiko du aurten GAZTEZULOk Azokan? Goienkale 43n topatuko gaituzue! Urtero bezala, Galder Izagirreren argazkiz osatutako EGUTEGIA izango dugu salgai, baina aurtengoa ez da nolanahiko egutegia izango! Hilero, euskal emakume musikari baten letra zati bat batu diogu Galder Izagirreren fotografiko ikusgarriari. Emaitza, 12 hilabetez gozatzeko egutegi artistikoa duzu, baratze kultural baten itxuraz; hilero, baratzeko altxor bat emakume musikarien hitzekin edertua!

Eta aurtengo produktu izarra... GAZTEZULO 2019 AGENDA KULTURALA! Gure agendarekin dena txukun apuntatuta izateaz gain, lehena izango zara ekitaldi kulturalen datak jakiten. Eta ez hori bakarrik! Egun seinalatuak gogoratzeko pegatina esklusiboekin! Lantaldeak irudimen, umore eta jakituria guztia isuri du agenda harrigarri eta dibertigarriena sortzeko... eskuratu ONLINE DENDAN edo DURANGOKO AZOKAN!