Dukea Alakranako kapitain

Dukea Alakranako kapitain https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dukea-alakranako-kapitain/@@download/image/2010572780Miguel_angel_Silvestre.jpg
2012/12/13
berria
Dukea Alakranako kapitain
Telecinco Espainiako telebista kateak Alakrana atun-ontziaren bahiketaren gaineko telefilma ekoiztuko du. Bermeoko itsasontzia somaliar piratek 47 egunez izan zuten gatibu eta egun horietan gertatutakoa ikusi ahal izango dugu filmean, beti ere marinelen ikuspuntutik. Ontziko kapitainaren papera Sin tetas no hay paraiso telesailean ezagun egin zen Miguel Angel Silvestrek egingo du. Gidoia, aldiz, Celda 211 filmean egindako lanagatik Goya saria irabazi duen Jorge Gerrikaetxebarria gidoigile euskaldunak idatziko du.