Duela 5.000 urteko haziak

Hazien emankortasuna eta bizi iraupena kontserbazio baldintzekin estu lotuta daude. Ingurune baldintza egokiak mantenduta (4 gradu eta %10eko hezetasuna) hazi batzuk mendeak igaro ondoren hozitu daitezke. Esate baterako, Egipto Zaharreko hilobi batean zenbait zereal hazi topatu dituzte eta 5.000 urte beranduago hozitu dira, mendeotan guztiotan baldintza egokietan gorde baitira.