“Dudak eta zalantzak” ***

“Dudak eta zalantzak” *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dudak-eta-zalantzak/@@download/image/94p54inalectric.jpg
2009/03/04
kritika
Testua: Peta Zeta
Inalectrik
94.zenbakia
“Dudak eta zalantzak”  ***
Danbaka, Debagoieneko musika lehiaketaren bidez izan genuen Aretxabaletako artista honen berri. Aurkikuntza polita, baina lastima, kantu bakarra entzun ahal izan baikenuen. Zorionez, Dudak eta zalantzak izeneko hau orduan sortutako jakin-mina asetzera dator. Estilo aldetik nahiko klasikoa da atxabaltarra, baina abestiak oso ondo josita daude eta entzunaldi bakoitza atsegin egiten dute. Grabaketa saioetan aldamenean izan dituen baxu jotzaileak eta bateria jotzaileak ere zerikusi handia izan dute, kantuak osoago geratu baitira. Interesgarria, duda eta zalantzarik gabe.