Drogazale eta lapurra

Drogazale eta lapurra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drogazale-eta-lapurra/@@download/image/2009416688The_adventures_of_Tintin.jpg
2012/12/13
berria
Drogazale eta lapurra
Ewan McGregor aktorea denetik eginda dago, baina bereziki ondo aritu da drogazale paperetan (Trainspotting, Danny Boyle, 1996). Orain, heroinaren atzaparrei ihes egin ezinik dabilen pertsonaia bat jokatuko du, duela hogei urte pasatxo Kalifornian sona handia izan zuten gertakariak oinarri hartuta: 80ko hamarkada hasieran, Eddie Dodson yonkiak 72 banketxe ostu zituen Los Angeles inguruan heroina gosea asetu ahal izateko. McGregorek jokatuko du Dobson jauna.