"Drive" berria?

"Drive" berria? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/drive-berria/@@download/image/2012328062Ryan_Gosling_Only_God_Forgives.jpg
2012/12/13
berria
Drive eder bezain gogorrarekin 2011ko sorpresa handienetakoa izan ostean, Nicholas Winding Refn zuzendari danimarkarra hurrengo filmean lanean da dagoeneko. Only God Forgives izango du izenburu eta Bangkoken kokatuko da. Polizia batek eta gangster batek thai boxeoa baliatuko dute euren arteko arazoak konpontzeko. Iazko aktore lanik onenetakoa egin zuela kontuan hartuta, Ryan Gosling berriro ere Winding Refnen esanetara ikusteko aukera izate soila nahikoa arrazoi izango da zinemara joateko.