Dresden

Dresden https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/12/15
albiste-laburra
Dresden
Saxonia estatu federaleko hiriburuan dago Alemaniako artista auzorik ederrena. Kunsthofpassage bezala ezagutzen da eta Annete Pablo, Cristoph Rossener eta André Tempel artista ezagunek diseinatu zuten. Bertako eraikinek aurrealdea inbutuz eta kanalez apainduta dute, eta euria egiten duenean auzoa musika tresna erraldoi bihurtzen da. Alemaniara bidaiatzen duen jende askok ibilbidean Dresden gehitzen du auzo eder hau ikusteko. Hori bai, bisitari gehienek badute ezaugarri bat komunean: ikasle gazteak dira.