Dragoi Bola mangako motoak birsortzen ari da enpresa bat

Dragoi Bola mangako motoak birsortzen ari da enpresa bat Oraingoz ez dira Goku-ren hodei magikoarekin ausartu, baina hau ikusirik denbora kontua izan liteke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dragoi-bola-mangako-motoak-birsortzen-ari-da-enpresa-bat/@@download/image/dragon-ball-manga-lunch-one-wheel-motorcycle.jpg
2019/08/28

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Oraingoz ez dira Goku-ren hodei magikoarekin ausartu, baina hau ikusirik denbora kontua izan liteke.
Dragoi Bola mangako motoak birsortzen ari da enpresa bat

Bel&Bel enpresa normalitatetik kanpo dauden ibilgailuak diseinatzen dabil. 2005. urtean Bartzelonan sortutako estudioak jada Dragoi Bolako bi moto sortu ditu. Ikusgarriak diren bi ibilgailu dira eta Arika Toriyama-ren mangan azaltzen diren prototipoen berdin berdinak. Halere, harrigarriena ez da hori, bere funtzionalitatea baizik. Lehen aldia da horrelako zerbait egiten dela eta dirudienez ederto funtzionatzen dute.

Horrela, Lunch pertsonaia bipolarrak zeukan gurpil bakarreko moto arrosa fikziotik errealitatera igaro da. 500w edo 1000w potentziako motor elektrikoa du eta giroskopio teknologia du aurreraka edo atzeraka gidatzeko.

Bulmak lehenengo ataletan zuen motorrak itxura futurista zuen. Bel&Bel estudioan Lunch-ena sortzeaz gain Bulma-rena ere saiatu dira: Elektrikoa da eta atzeko gurpila hub estilokoa da. Aurreko kristala hiru aldiz egin behar izan zuten gustura gelditu ziren arte. Horretaz gain, marrazkietan bezala, dragoi bolak bilatzeko radarra ere badu!

Jesus eta Carles Bel-ek ibilgailu elektriko eta altzari birziklatuekin tailer berezi bat sortu dute. Bertan pieza futuristak sortzen dituzte. Urte gutxiren buruan ezagun bihurtu dira euren diseinu deigarri bezain funtzionalengatik. Hain dira funtzionalak ezen bitxikeria dirudiren moto hauek errepideetan ikusi ditzakegula uste baino lehen! Sare sozialetan eduki duten harrera ikusirik helburu hau betetzeko lizentzia ofiziala eskuratzeko enpresekin hizketan ari dira. Noizko Doraemon-en ate magikoa?