Dragoi Bola: Goku eta Vegetaren entrenamendua begi onez ikusten du zientziak

Dragoi Bola: Goku eta Vegetaren entrenamendua begi onez ikusten du zientziak Dirudienez Dragoi Bolako entrenamenduak ez ziren ziruditenak bezain zoroak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dragoi-bola-goku-eta-vegetaren-entrenamendua-babeste-du-zientziak/@@download/image/Captura de pantalla 2022-01-03 a las 8.54.59.png
2022/01/03

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dirudienez Dragoi Bolako entrenamenduak ez ziren ziruditenak bezain zoroak.
Dragoi Bola: Goku eta Vegetaren entrenamendua begi onez ikusten du zientziak

Dragoi Bolaren zalea den edonork ikusi ditu animeko pertsonaia nagusiak ahalaik eta boteretsuenak bihurtzeko asmoz entrenatzen. Tramaren zati gehiena fantasia bada ere, oinarri zientifikoa duten elementuak ere badaude. Honela, Goku eta Vegetak burutzen duten entrenamenduan, dena eurek egiten duten bezala gauzatzea ezinezkoa bada ere, oinarriak legitimoak omen dira. 

Euren entrenamendua behatuz jakin da erabiltzen dituzten tresna askok zientziaren babesa dutela, nahiz eta euren intentsitate maila beste hilkor guztion oso gainetik egon. Dirudienez, Arimen eta Denboraren gelako grabitate maila altuagoa onuragarria litzateke egiten duten entrenamendurako. Masayuki Sato, zientzia irakasleak baieztatu du grabitate altuagoan benetan entrenatzen dena garuna dela. Grabitatearen igoerak sare neuronalak optimizatzen dituela adierazi du Satok, eta beraz, gorputzeko gaitasunak hobetzen dituela.

Animean dimentsio gabeko gela batean entrenatzen ere azaltzen dira, plano existentzialetik at dagoen gela baita Arima eta Denboraren gela. Gela hori erabat zuria da, erabat hutsa. Irakaslearen arabera, argi intentsuak eragin positiboa du gorputzeko gaitasunak hobetzerako garaian, hala adierazten duten behintzat, egin diren zientzia esperimentuek. 

Modu honetan, Dragoi Bola anime ezaguneko entrenamendu ekintzat ez dira hasiera batena diruditenak bezain zoroak, nahiz eta gizakiek ez genituzkeen bertan azaltzen diren grabitate mailak jasango. 

Argi dagoena da, Dragoi Bolak zale asko inspiratu dituela bizitza osasuntsuago baten aldeko apustua egitera, arikera gehiago eginez eta etsi gabe euren helburuak lortzeko saiakerak eginez; Goku eta Vegeta bezala. Zure kasua izan al da?