Dr. Seussen etxea

Dr. Seussen etxea https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/04/13
albiste-laburra
Dr. Seussen etxea
Willow da argazkian ageri den etxe deigarriaren kokalekua. Alaskan topatuko duzu Dr. Seuss etxea deitzen duten mirari arkitektonikoa. Eraikinaren sortzaile eta jabe izan zenak, hamar urtez lan egin zuen etxearen eraikuntzan. Gizona hil ostean, beste hamar urtez egon zen abandonatuta, jabe berri batek erosi zuen arte. Lehenengo jabeak Denali mendia ikusi nahi zuelako eraiki zituen etxe bat bestearen gainean. Izan ere, etxea erosi zuenean, inguratzen zuten zuhaitzak landatu berriak ziren, baina hazten joan ziren heinean etxetik ikusi zitezkeen bistak ere gero eta urriagoak ziren. Jabe berriak ere zuhaitzei aurre egiteko pisu berriak eraikitzeko ohiturari heldu dio.