Down sindromedun Sofia Jirau, Victorias Secret-en lehen modeloa

Down sindromedun Sofia Jirau, Victorias Secret-en lehen modeloa Sofia Jirau, puertorricarrak amets bat bete du. 25 urteko gazteak hitz hauek zabaldu ditu sare sozialetan: "Egun batez amestu nuen, lan egin nuen horretarako eta gaur egun egia bihurtu den ametsa da". https://www.gaztezulo.eus/albisteak/down-sindrome-dun-victorias-secret-en-lehen-modela-da-sofia-jirau/@@download/image/U2QJXF6DJFDZLDA5E5UM5XVP4A.jpg
2022/02/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Sofia Jirau, puertorricarrak amets bat bete du. 25 urteko gazteak hitz hauek zabaldu ditu sare sozialetan: "Egun batez amestu nuen, lan egin nuen horretarako eta gaur egun egia bihurtu den ametsa da".
Down sindromedun Sofia Jirau, Victorias Secret-en lehen modeloa

Jirau, Victoria's Secret marka ezagunaren modelo bilakatu da, down sindromedun lehenengoa. Modeloak bere ametsa betetzeko sekretua kontatu du: "Nire burua maitatzea". 

Puerto Ricoko modeloak barruko arropa ekoizten duen marka ezagunaren kanpaina berrian parte hartuko du. The Love Coud Collection deituko da. Bilduma berriko bularretako zein kuleroak aurkezteko inoiz izan dituen modelorik anitzenak batu ditu markak. Honela forma, neurri eta jatorri ezberdinetako emakumeek aurkeztuko dituzte pieza berriak.

Jirau da horietako bat, zeinak Instagramen dituen jarraitzaileei esker bereziak eman nahi izan dizkien beti jasotako babesagatik proiektu ezberdinetan. Erakunde estatubatuarrari eskerrak emateko ere profitatu du: "Mugarik gabeko modelo bat ikusteagatik ningan eta inklusio kanpaina honen parte izaten uzteagatik". 

Bere jatorriez harro agertu da. Nire uhartea lorpena ospatzen ikusteak poza eragin dio. Azkenik, baikortasun mezu bat era igorri nahi izan du bere ametsen alde borrokan ari diren guztiei: "Egin amets beldurrik gabe. Barrutik zein kanpotik ez dago mugarik".