Donutak salatu zuen

Indiana estatuko (AEB) poliziak duela bi urte jazotako lapurreta bat argitu du
Donut bati esker! 2007ko urtarrilean, hainbat musika tresna lapurtu zituzten Woodhaven Christian Church tenpluan. Poliziak erdi-janda utzitako Donut bat hartu zuen froga gisa. ADN froga egin zuten eta, orain, beste gertaera bat dela-eta espetxean preso dagoen 22 urteko gazte bati leporatu diote lapurreta.