Don´t sleep

Funky Family da Frantziako estatuan dagoen rap talderik ezagun eta onenetakoa, eta DJEl da taldeko binilo aditua. Hip-Hop munduko edozein DJ ezagunek bezala, DJEl-ek platerekin duen trebezia erakutsi beharra zuen, noski. Hain zuzen, horretarako osatu du "Don´t Sleep" izeneko bilduma. Gustukoak dituen rap, soul, R&B eta ragga kantuekin gau osoan dantzan mantendu nahi gaitu. Guk, esna mantentzeko, aukeratu dituenak baino droga gogorragoak behar ditugu, ordea. Adina ote?