Donostiako Zinemaldiko zenbait film eskaintzen ari dira Bilbon eta Iruñean egunotan

Donostiako Zinemaldiko zenbait film eskaintzen ari dira Bilbon eta Iruñean egunotan 'Peter Von Kant' ikusi ahal izango da gaur Bilbon, eta Iruñean, berriz, 'Suro'. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-zinemaldiko-zenbait-film-eskaintzen-ari-dira-bilbon-eta-irunean-egunotan/@@download/image/suro.png
2022/09/28

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

'Peter Von Kant' ikusi ahal izango da gaur Bilbon, eta Iruñean, berriz, 'Suro'.
Donostiako Zinemaldiko zenbait film eskaintzen ari dira Bilbon eta Iruñean egunotan

Bilboko eta Iruñeko Golem zinemetan larunbatean amaitutako Donostiako Zinemaldian proiektatutako film batzuk ematen ari dira aste honetan. 

Bilbon, Azkuna Zentroko zinema aretoetan, pelikula hauek izango dira ikusgai: gaur, Peter Von Kant;  bihar,Tori et Lokita ; eta ostiralean, Grand Marin. Hirurak 19:00etan emango dituzte. Larunbatean, berriz, hiru film izango dira aukeran: 12:00etan, Oltxiak; 18:00etan, Corsage; eta 20:30ean, Le Lyceen. Igandean ere beste hiru lan ikusi ahal izang dira: 12:00etan,Tom eta Jerry; 18:00etan, La maternal; eta 20:30ean, L' innocent.

Bestalde, Iruñeko Golem Baiona zinema aretoetan honako film hauek izango dira egunotan: gaur, Suro; bihar, The triangle of sadness; eta ostiralean, Walk Up. Emanaldiak zazpi eta erdietan izango dira.