Donostiako Zinemaldiko Gazteriaren Epaimahaiko kide izateko aukera
69. Donostiako Zinemaldia irailaren 17tik 25era izango da eta aurten ere Gazteriaren Epaimahaia osatuko dute Gazteriaren Saria emateko. Gazteriaren Epaimahaian 18 eta 25 urte arteko 75 gaztek parte hartuko dute eta bertako kide direnek saria lortzeko hautagai diren film guztiak ikusteko konpromisoa hartuko dute.
Epaimahaikideek egunean hainbat bozka emango dituzte Gazteriaren TCM Sariaren film irabazlea aukeratzeko. Sariaren hautagai diren filmak Horizontes Latinos Saileko zuzendarien lehen eta bigarren lanak, eta New Directors Saileko filmak izango dira. Beraz, batez beste hiru film ikusiko dituzte egunean. Bozkaketen emaitza egunero iragarriko dute Zinemaldiko egunkarian eta Zinemaldiko web orrialde ofizialean, baita Kursaaleko ate ondoan kokaturiko pantailan ere. Horretaz gain, epaimahaiko gazteek sari banaketan hartuko dute parte.
Gazteriaren epaimahai izateko izena emateko epea uztailaren 1era arte egongo da zabalik. Izen-ematea online izango da formularioa beteta eta motibazio-gutuna erantsita. Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 481212 telefono zenbakira deitu edo e-maila bidali juventud@sansebastianfestival.com helbidera.