Donostiako Tabakalera zirku bihurtuta

Donostiako Tabakalera zirku bihurtuta https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-tabakalera-zirku-bihurtuta/@@download/image/201012115765DSCN2115.JPG
2012/12/13
berria
Donostiako Tabakalera zirku bihurtuta
Balada triste de trompeta filma ikusi dute 500 bat gaztek. Tabako fabrika zaharrak zirku itxura hartu du gau batez, Gaztekutxak antolatutako festan.

Alex de la Iglesia bilbotarra da pelikulako zuzendaria. Filma bi garaitan dago girotuta; 40ko hamarkadan eta 30 urte geroago. Trapezista baten eta harekin maitemindutako bi pailazoren istorioa kontatzen du Balada Triste de Trompeta-k. Duela hilabete gutxi, zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia eskuratu zuen zuzendariak Veneziako Zinema jaialdian.
Filma datorren astean estreinatuko da zinema aretoetan.