Donostiako Piratek mozorro festa ospatuko dute larunbatean

Antiguako Dokan izango da jaia eta, besteak beste, gaueko mozorrorik onena aukeratu eta sarituko dute.
Aurtengo inauteri larunbaten Donostian parranda egiteko asmoa dutenek zita berezia dute gaueko 21:00etatik aurrera Doka Kafe Antzokian, piratek sorpresaz beteriko gaua prestatu dute eta. Argazki erakusketa bat izango da, adibidez; eta pintxoak pikatzeko. Inauteri festa izaki, mozorro onena aukeratu eta saritu egingo dute ezinbestean, eta karaokearekin egingo dute gauean aurrera. Borobiltzeko, Dj Harry Galanek jarriko du musika. 5 balio du sarrerak. Ez ahaztu mozorroa!