DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN 18. ZINEMALDIAN ABIAN DA

DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN 18. ZINEMALDIAN ABIAN DA Giza eskubideen defentsaren eta urraketen hainbat hausnarketa bultzatzea izango da helburua, baita sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea ere herritartasun aktibo bat sustatuz. Datorren apirilaren 23an emango zaio hasiera eta 36 pelikula egongo dira ikusgai. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-giza-eskubideen-18-zinemaldian-abian-da/@@download/image/Captura de pantalla 2021-04-19 a las 8.05.38.png
2021/04/19

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Giza eskubideen defentsaren eta urraketen hainbat hausnarketa bultzatzea izango da helburua, baita sentsibilizazioa eta eztabaida bultzatzea ere herritartasun aktibo bat sustatuz. Datorren apirilaren 23an emango zaio hasiera eta 36 pelikula egongo dira ikusgai.
DONOSTIAKO GIZA ESKUBIDEEN 18. ZINEMALDIAN ABIAN DA

Massoud Bakhshik zuzendutako Yalda, la noche del perdón (2019) filmarekin emango 
zaio hasiera jaialdiari eta eta Éric Barbierrek zuzendutako Petit pays (2020) filmarekin amaituko da apirilaren 30ean. Amaiera ekitaldian sari berezia jasoko dute Montxo Armendariz zuzendariak eta Puy Oria ekoizleak. 

Emanaldiak Antzoki Zaharrean eta Victoria Eugenia Antzokian izango dira, nahiz eta bi saio berezi egingo diren Tabakaleran eta Kresala Zineklubean. Zinemaldia aitzakia harturik bost erakusketa ere antolatu dira. Guztira 19 herrialdetako 36 film proiektatuko dira. 

Antolatzaileen arabera, giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sentsibilizazioa eta debatea bultzatzea da zinemaldi honen helburua, baita herritartasun aktibo bat sustatzen laguntzea ere, justiziarekin eta ekitate sozialarekin konprometitua.

Sarrerak gaurtik aurrera, apirilak 19, jarriko dira salgai 11:30etik aurrera, Antzoki Zaharreko eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatiletan, eta Internet bidez. Doako emanaldietarako gonbidapenak ere eskura jarriko dira publikoaren eskura bi antzokietako leihatiletan.