Donostiako birziklatze tasa bikoizteko helburuarekin martxan da Lets Go%

Donostiako birziklatze tasa bikoizteko helburuarekin martxan da Lets Go% https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiako-birziklatze-tasa-bikoizteko-helburuarekin-martxan-da-lets-go/@@download/image/letsgo019_1362660016.jpg
2013/03/08
berria
Martxan da Donostian, Udaleko Hiri Zerbitzuetako eta Ingurumeneko departamentuen elkarlanaren bitartez, Lets GO% birziklapen kanpaina. Egitasmoaren erronka herritarren konpromisoaren bitartez hondakinen murrizketa lortzea izango da.


Donostiako Udal Gobernuak, birziklatze tasa bikoizteko xedearekin, bilketa sistema egokiena adosteko egitasmoa abian jarri du. Hiriak gaur duen %30,4ko birziklapen tasa 2016rako bikoiztea, hau da, %60ra iristea du jomuga.

Urtarrila amaieran aurkeztu zuten Joko Garbia kanpainaren barne egitasmoa da Lets Go%, eta ingurumen iraunkorra izateko ardura gizarte osoarena, administrazioarena barne, dela azpimarratzen dute.

Lets Go% birziklapen kanpaina martxan da dagoeneko eta datozen hilabeteetan Udal Gobernuak hainbat urrats emanen ditu. Horien artean, herritarrek birziklapenaren eta hondakinen arazoen informazio osatua izan dezaten Webgune bat estreinatuko du aurki, eta aldi berean, informazio kanpaina bat ere egingo dute eta, Hiri Zerbitzuetako ibilgailuetan, langileen jantzietan eta dBuseko autobusetan egunero zabalduko dute mezua.