Donostiako Antiguako Villa Alegria eraikina, gazteen esku!

Donostiako Antiguako Villa Alegria udal eraikinaren kudeaketa, hemendik aurrera, izen bereko Gazte Asanbladak kudeatuko du. Urtebeteko prozesuaren ondotik proiektua ezagutzera ekingo dio laster VIlla Alegria Gazte Asanbladak.
Gazteek azken urtetan udalari, jarduera kultural eta sozialak autogestioaren bitartez aurrera eramatea ahalbidetu ahal izateko, egin dioten espazioen aldarrikapenak aurrerapauso bat eman berri du Donostian. VIlla Alegria Gazte Asanbladaren eta Donostiako Udalaren arteko hitzarmen bati esker, hemendik aurrera, gazteek kudeatuko baitute orain arte hutsik egon den eraikina.
Gazteek gazteentzat egindako espazioa izatea da Antiguako Villa Aegria eraikinaren helburu nagusia eta abuztuan egokitze lanak hasii ondotik dagoeneko proiektua ezagutzera emateko urratsak hasiko ditu izen bereko Gazte Asanbladak.
Villa Alegriaren kudeaketaren inguruko prozesuak hiru fase nagusi bizi ditu azken urtean. Abendutik otsailera bitarte prozesu parte-hartzailearen metodologia zehazten aritu ondotik, martxotik ekainera bitarte, proiektua definitzeari ekin zitzaion: egitasmoaren izaera zehaztu eta garatu eta auzoa prozesuaren parte bilakatuta. Azkenik, abuztutik urrira etxea prestatzeko lanak gauzatu ditu Gazte Asanbladak egitasmoaren zabalkunde prozesua hasi aurretik.
Hitzarmenak, printzipioz, urte bateko epea izango du, baina, bien arteko adostasuna dagoen bitartean luzapenak automatikoki egingo dira.