Donostiak aurrera egin du 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko bidean

Donostiak aurrera egin du 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko bidean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostiak-aurrera-egin-du-2016an-europako-kultur-hiriburu-izateko-bidean/@@download/image/20109302860donostia2016.jpg
2012/12/13
berria
Donostiak aurrera egin du 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko bidean
Lehian zegoen Euskal Herriko beste hiriburua,Iruñea, bidean geratu da. Burgos, Cordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza bigarren fasera igaro dira. .

Donostiak, Odon Elorza alkateak buru, bere hautagaitza aurkeztu zuen astearte goizean, Madrileko Reina Sofia museoan. Olatuen soinua, Kontxako hondartzako harea eta Maria Berasarte kantariaren ahotsa baliatu zituzten, besteak beste, ordutebete pasatxoko aurkezpenean. Bederatzi hilabete barru, hau da 2011n, jakingo da behin betiko Donostia Europako Kultur Hiriburu izango den.