Donostia musika garaikide eta elektronikoaren topagune

Donostia musika garaikide eta elektronikoaren topagune Dantz festibala jaio da, irailaren 1ean eta 2an nazioarteko nahiz bertako taldeak hiriko espazio ezberdinetara ekarriko dituena https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-musika-garaikide-eta-elektronikoaren-topagune/@@download/image/Dantz_2017.jpeg
2017/08/28
albiste-laburra
Dantz festibala jaio da, irailaren 1ean eta 2an nazioarteko nahiz bertako taldeak hiriko espazio ezberdinetara ekarriko dituena
Donostia musika garaikide eta elektronikoaren topagune

Donostiak badu bere udako agendan musika hitzordu berri bat: Dantz jaialdia, musika garaikide eta elektronikoa hauspotzeko helburua duen festibala, sustatzaile pribatu zenbaitek erakunde publikoekin lankidetzan garatua.

Irailaren 1etik 2ra bitarte, kontzertu programazio zabala izango da aukeran eta zuzenekoak Tabakaleran, Gazteszenan, hainbat klubetan eta kalean ere emango dituzte.

Mundu mailan musika genero honetan erreferente diren izenak Donostiara ekarri nahi dituzte antolatzaileek, baina bertako artistak ere ezagutzera eman nahi dituzte. Hala, aurreneko Dantz festibal honetan ariko dira, besteak beste, Session Victim biko alemaniarra, Islam Chiosy & E.E.K. banda egiptoarra, Daniel Haaksman Dj berlindarra, Nightmares On Wax (George Evelyn) britainiarra, Kiki Hitomi abeslari eta konposatzaile japoniarra, Mad Muasel reggae abeslari espainiarra, eta Miguel A. García euskal herritarra.

Musika emanaldiak ez ezik, disko azokak, performanceak, arte nahiz teknologia erakusketak, workshopak, dokumentalak eta hitzaldiak ere badakartza Dantz-ek. Izan ere, musikarekin eta arte garaikidearekin nahiz esperimentalarekin zerikusia duten teknologia berrien gaineko ezagutza sustatu nahi dute, eta ‘club kultura’ indartu.

INFO+