Donostia GazteEkin!, aukera profesionalei buruzko jardunaldi irekia uztailaren 24an

Donostia GazteEkin!, aukera profesionalei buruzko jardunaldi irekia uztailaren 24an https://www.gaztezulo.eus/albisteak/donostia-gazteekin-aukera-profesionalei-buruzko-jardunaldi-irekia-uztailaren-24an/@@download/image/gaztekin_1374571766.jpg
2013/07/23
berria
Donostiako Sustapenak antolatutako ekimenak 30 urtetik beherako gazte kualifikatuak ditu jomuga, prestakuntza eduki arren langabezian daudeni aukera berriei buruzko informazioa luzatu nahi baitie. Jardunaldi irekia Kursaalen izango da 9:00etatik 14:00ak bitarte.


Donostia GazteEkin! ekimenak  Donostiako Sustapenak 30 urtetik beherako gazteei esparru profesionalean eskaintzen dizkien  zerbitzuak ezagutaraztea du helburu, baita prestakuntza espezialdua eskaintzea lan merkatuan duten kokapena hobetzeko.

Uztailaren 24ko hitzordu honetan, gune ezberdinak izango dira Kursaalen, baina nazioarteko bekek protagonismo berezia izango dute, titulazioa eta ingeles maila ona duten gazteek atzerrian sei hilabetez lan egin ahal izateko bekak, hain justu. Gainera, iazko bekadunak eta hauen esperientziak bertatik bertara ezagutu ahal izago dituzte.

Horretaz gain, arlo profesionaleko erronketan adituak diren hainbat pertsonek arrakastarako gako izan daitezkeen zenbait gairen inguruan ariko dira: curriculumaren aurkezpen arrakastatsua (jarrera, gaitasuna, tresnak, aldez aurretik prestatu beharreko alderdiak), ekintzailetza irteera profesional gisa, edo finantzaketa, besteak beste.

Sarrera irekia eta doakoa izango den arren, www.fomentosansebastian.org webgunean izena ematea komeni da.