Don Jon

Jon Martello trebea da gauez atera eta neskekin ligatzen. Hala ere, ezin ditu horrekin bere inpultsu sexualak ase eta Internetera jotzen du etengabe pornoa kontsumitzera. Neska batekin harreman serioa hasten duenean baina, adikzio horrek sortzen dizkion arazoez konturatuko da. Zeresana emango du Gordon-Levitt aktoreak berak idatzi, zuzendu eta protagonizatu duen lehen film honek.