Dominus tecum

Napoliko gazte batek doministiku egin eta 22ko kalibreko bala bat bota du. Antza, eta berak jakin gabe, joan den urte zahar gauean tiro egin ziotenetik zuen Darco Sangermano gazteak bala bere eskuineko sudurzulo barruan. Buruaren eskuinaldetik sartu zitzaion lokia gurutzatuta, begien atzetik pasatu, sudurreko hezur bat kolpatu eta eskuin sudurzuloan geratu zitzaion trabatuta. Orain arte. Ez zegonk minik!