DOKA T'ARTEA: XABI BANDINI ZUZENEAN!

DOKA T'ARTEA: XABI BANDINI ZUZENEAN! Donostiako DOKA antzokiak ere bere ateak itxi behar izan ditu, baina bere programazioarekin aurrera jarraitzen du. Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskaintzen ari da HAMAIKA telebista katearekin elkarlanean. Gaurkoan Xabi Bandini arituko da Donostiako antzoki oholtza gainean 19:00etan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doka-tartea-xabi-bandini-zuzenean/@@download/image/xabibandini.jpg
2020/05/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Donostiako DOKA antzokiak ere bere ateak itxi behar izan ditu, baina bere programazioarekin aurrera jarraitzen du. Zuzeneko emanaldiak eta kontzertuak online eskaintzen ari da HAMAIKA telebista katearekin elkarlanean. Gaurkoan Xabi Bandini arituko da Donostiako antzoki oholtza gainean 19:00etan.
DOKA T'ARTEA: XABI BANDINI ZUZENEAN!

Kerobiako abeslari ohia bakarlari moduan dabil orain eta jada bi disko argitaratuak ditu. Soinu dantzagarriagoak jorratzen baditu ere orain, Kerobian ohikoa zuen zintzotasun eta pasioa ez ditu galdu. Beharbada areagotu egin dela esango genuke. Dena den, frogatu ezazu zuk zeuk, gaur DOKAko oholtzan arituko baita zuzenean.

Nola ikusi?
HAMAIKA telebista katean, LTD eta Euskaltel bidezko telebista seinalean dira aukeretako batzuk. Alta, zuzeneko online seinalearen bidez ere badago aukera DOKA antzokiak duen Youtube kanalean, WWW.HAMAIKA.EUS/www.hamaika.naiz webguneko zuzeneko seinalean edota HAMAIKAren Facebook live eta Instagram kontuen bidez. 

Beraz, 19:00etatik aurrera Xabi Bandiniren erritmoekin asteburuan sartuko gara. Gozatu!