'Doctor Who' berria, emakumea

'Doctor Who' berria, emakumea Jodie Whittaker aktorea aukeratu dute zientzia fikziozko pertsonaiaren rolerako. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doctor-who-berria-emakumea/@@download/image/Captura de pantalla 2017-07-19 a las 16.05.06.png
2017/07/19
albiste-laburra
Jodie Whittaker aktorea aukeratu dute zientzia fikziozko pertsonaiaren rolerako.
'Doctor Who' berria, emakumea

Doctor Who telesailak generoaren muga apurtu du; 54 urte eta 12+1 berpizmenen ondoren, pertsonaia emakumezko bat izango da. Telesail britainiarren arduradunek argitaratu dutenez, doktore berria Jodie Whittaker (1982, Skelmanthorpe) izango da, 13. doktorea, alegia. Telesailak ere genero aldaketa bat egin zuen aurreko denboraldian, The Master pertsonaia lehen aldiz emakume bati eskainiz, Michelle Gomez aktorea, hain zuzen.

Patrick Troughton, Jon Pertwee, Tom Baker, Peter Davison, Colin Baker, Sylvester McCoy, Paul McGann, Christopher Eccleston, David Tennant, Matt Smith, Capaldi eta John Hurt (50. urteurreneko agerpen berezian) gizonezko aktoreak izan dira orain arte Doctor Who. Pertsonaia hau James Bond bezain esanguratsua da Erresuma Batuan, eta extralurtarra denez, ez du genero, adin edota arraza aldaketarako mugarik, britainiarra izaten jarraitzen duen bitartean.