Dock osoa

Dock osoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dock-osoa/@@download/image/20125319791Gadget.jpg
2012/12/13
berria
Energy Sistem etxeak ordularia, alarma, bateria kargatzailea eta audio nahiz irrati erreproduzitzailea batzen dituen gailua dakar: Energy Docking 100. Dispositibo bateratu honek 4W-ko potentzia dauka eta USB sarrera bat ere badu beste gailu batzuetara konektatu ahal izateko. Hori bai, sagartxodun dispositiboekin bakarrik funtzionatzen du, eta hauek dagokien zuloan sartuta automatikoki sinkronizatzen da. Hala, orduak bat etorriko dira baina, era berean, bi alarma independente jarri ahal izango ditugu, gure abesti kuttunekin erraz asoziatuko ditugunak.