Dock of the Bay jaialdia martxan!

Dagoeneko martxan da 12. Dock of the Bay jaialdia, eta astebete martxan izango da; sari banaketarekin bukatuko da jaialdia, larunbatean, Antzoki Zaharrean.
Zinema eta musika zaleen zinemaldiak hainbat dokumental musikal eskainiko, tartean, Euskal Herriko bi lanen estreinaldiak, biak Sail Ofizialean: Basahaideak dokumentala eta Lou filma. Lehenengoan, Ipar Euskal Herriko kanta zaharren kulturan barneratu da Elsa Oliarj-Ines zuzendaria. Bigarrenean berriz, Usua Garin, Andrea Lopetegi Lopez eta Izotz Barrio zarauztarrek Lou Olangua abeslaria hartu dute oinarria emakumea eta musikaren inguruko dokumentala osatzeko. Asteazkenean estreinatuko dute Trueban 19:30ean.
Egitaraua osorik ikusi nahi? Sartu Dock of the Bay-n!