Dock Of The Bay: hamarkada bat musika dokumentalak eskaintzen

Dock Of The Bay: hamarkada bat musika dokumentalak eskaintzen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/dock-of-the-bay-hamarkada-bat-musika-dokumentalak-eskaintzen/@@download/image/cartel-dotb-201_1484145403.jpg
2017/01/05
berria
Hamar urte bete ditu Donostiako Dock Of The Bay musika dokumental jaialdiak, eta hilaren 7tik 14ra bitartean egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek.

Hamarkada bete berri du Dock Of The Bay zinema jaialdiak, eta ospatzeko, 20tik gora musika dokumental eskainiko ditu. Zortzik lehiaketan parte hartukodute;  jatorri ezberdinetakoak dira guztiak, musika estilo ezberdinak jorratzen dituztenak. Horien artean dago, esaterako, Euskal Herriko Sound of roots lana. Euskadi Tropikal kontzeptutik abiatuz, 80. hamarralditik hona Euskal Herriko skaren eta reggaearen historia aztertzen du dokumentalak.

Lehiaketaz gain, bi atal antolatu ditu zinemaldiak. Batetik, Perfect Day sailak, nazioartean berriki egindako musika dokumentalak eskaintzen ditu, hala nola The Rolling Stones, Blur eta Thor taldeen inguruko zintak. Bestetik, Paint in Black atalak atzera begirako dokumental klasikoak eskaintzen ditu.  Bertan, besteak beste, berriki hildako Leonard Cohenen bizitza gertutik ezagutzeko aukera eskainiko dute, Bird On A Wire dokumentalaren eskutik.

Astean zehar Trueba Zinema aretoan egongo dira ikusgai jaialdiko filmak, eta asteburuetan, berriz, Antzoki Zaharrean. Lehiaketako sariak urtarrilaren 14an banatuko dira, Antzoki Zaharrean, gaueko 22:30ean. Zinema emanaldietarako sarrerak 7 euroan daude salgai.

Bestalde, hainbat kontzertu izango dira. Aurtengo edizioari hasiera emateko, urtarrilaren 7an,  We Love Dolce Vita DJ-a ariko da Le Bukowski musika klubean; Urtarrilaren 12an, berriz, Joseba Irazoki musikariak zuzenekoa eskainiko du Kutxa Kultur Kluba Aretoan, 20:30ean. Saioan, Michelangelo Frammartinoren Le Quattro Volte film italiarraren soinu banda interpretatuko du. Urtarrilaren 13an, Dabadaba aretoan, The Class Karaokea eta Psycho Beat DJ arituko dira, eta sarrera 8 euroan egongo da salgai. 14an, berriz, Christian Löffer Liveen txanda izango da. Azken honek emango dio amaiera aurtengo musika dokumentalaren zinemaldiari.

Dock Of The Bay jaialdiko antolatzaileen eskutitza:

'Musika dokumentalen hamar urte. Hamar urtetxalo artean, historia onen artean eta musika artean, musika asko. Atzerabegiratzean, gaztetua ikusten dugu gure burua, ilusio handiz eta erne beti.Ibilitako bideari begiratzeak hunkitzen gaitu. Saihestezina da.

2007an sortu ginen, zinema jaialdi gisa.Jaialdia haziz joan zen hurrengo edizioetan: sekzio bat gehitu genionlehiaketari, ekimen paraleloak bultzatu genituen, proiektatzeko egunak etalekuak areagotu genituen, argitalpen lerro berri bat ireki genuen, etazinemaren pentsaerara, kritikara eta industriara hurbildu ginen. Gaur egun,10.000 ikus-entzule baino gehiago ditugu, izenburu gehiago urtero, eta zortzieguneko egitarau etengabea.

Dock of the Bay, 9 edizioren ondoren, generohorren erreferente bihurtu da Europan. Halaber, kultur ekitaldi garrantzitsubat da Donostian, eta, batik bat, musika dokumentalen zinemaren topagune bat,aurkezpen gune bat eta erakusketa gune bat izatea du xede. Eskerrik asko haztenlagundu diguzuen guztiei, bisitatzen eta babesten gaituzuenei. Eskerrik asko,batez ere, edizioz edizio aretoak betetzen dituzuenei. Jaialdiaren parte zareteguztiak'.