Doan bidaiatu, hiria garbituz

Doan bidaiatu, hiria garbituz Indonesian garraio publikoa doan erabili dezakezu plastikozko 10 edalontzi jasota. Zaborra, bidaia txartelen truke? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doan-bidaiatu-hiria-garbituz/@@download/image/plasticbusthumb.jpg
2019/04/26
albiste-laburra

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Indonesian garraio publikoa doan erabili dezakezu plastikozko 10 edalontzi jasota. Zaborra, bidaia txartelen truke?
Doan bidaiatu, hiria garbituz

Surabaya Indonesiako bigarren hiri garrantzitsuena da (3.520.874 biztanlerekin), eta arazoak ditu zaborrarekin, batez ere, plastikoekin. Zifrak nahiko ikaragarriak dira; hiriak 400 tona plastiko botatzen ditu egunean. Hala, gobernuak garbiketan engaiatu nahi ditu hiritarrak, eta horretarako, metodo bitxia jarri dute martxan; zaborra, bidaia txartelen truke. 

Adibidez, autobusa bi orduz erabiltzeko txartel bat lortu dezakezu trukean plastikozko 10 edalontzi edo 5 botila jasotzen badituzu. Ekimenak sekulako arrakasta izan du, eta hirian jende hilarak ikusten dira autobus geltokietan, plastikoak eskuetan, autobusera igo bezain laster bertan jarri dituzten edukiontzietan jasotako zaborra botatzeko.

Lehen begiratuan, ideia ona dirudi, hiritarrak garbiketaren parte bilakatuko direlako, eta aldi berean, garraio publikoa erabiltzeko laguntza jasoko dute. Baina metodo honek badu arrisku bat; Surabayan horrenbeste zabor eta plastiko botatzen direnez, garraio publikoaren porrot ekonomikoa eragin dezakete.