Doako ura tabernetan

Doako ura tabernetan Hondakinen lege berriak gogor egingo du mikroplastikoen kontra; hauek dira neurri berriak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doako-ura-tabernetan/@@download/image/fotospropias20181212182102.jpg
2020/06/02
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Hondakinen lege berriak gogor egingo du mikroplastikoen kontra; hauek dira neurri berriak.
Doako ura tabernetan

Agur lastotxoei tabernetan, ongi etorri doako iturriko ura. Espainiako Ministro Kontseiluaren hondakinen lege berria aste honetan jarriko dute martxan, eta ingurugiroa babesteko hainbat neurri hartuko dituzte. Besteak beste, mikroplastikoak ekiditeko neurri berriak hartuko dira, eta birziklapen tasa handitu nahi dute.

Mikroplastikoen aurkako neurrien artean erabilera bakarreko plastikoekin amaitzea aurreikusi dute, hala nola, plastikozko mahai-tresnak, lastotxoak eta puxikak. Elementu hauek pixkanaka kenduko dira, eta datorren urteko uztailerako erabat erretiratuta egotea espero dute. Gainera, kosmetikoetan eta garbiketarako produktuetan gehitzen diren mikroplastikoak ere debekatuko dituzte. Bestalde, hemendik aurrera tabernek derrigorrez eman beharko dute iturriko ura doan. 

COVID-19 ETA PLASTIKOAK

Pandemiaren aurretik, plastikoen arazoa zen Europako Batasunaren lehentasunetako bat, baina gaixotasun honek plastikoetara itzultzera behartu ditu enpresa asko, higiene arrazoiengatik. Dena den, Europako Komisioak adierazi du ez dutela atzera egingo plastikoen ekoizpena murrizteko borrokan. Hain zuzen, erabilera bakarreko maskara eta eskularruen erabilera masiboa sekulako erronka ekologikoa izango da aurrerantzean.