Doako preserbatiboak Iparraldean

Doako preserbatiboak Iparraldean Hiesaren aurkako neurria da, eta gazteei bereziki bideratu dute kanpaina. Zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/doako-preserbatiboak-iparralden/@@download/image/T_1117_condoms-teen-boys_162668088.2e16d0ba.fill-920x613.jpg
2018/12/03
berria
Hiesaren aurkako neurria da, eta gazteei bereziki bideratu dute kanpaina. Zer iruditzen?
Doako preserbatiboak Iparraldean

Abenduaren 10etik aurrera, Ipar Euskal Herriko medikuek preserbatiboetarako errezetak egin ahal izango dituzte. Horrek esan nahi du hemendik aurrera doan eskuratu ahal izango dituztela herritarrek, edo ordaindu ostean dirua berreskuratu. Hala, Frantziako Gobernuak kondoiak gizarte segurantzan sartu ditu; kanpaina bereziki gaztentzat zuzendu dute.

Hemendik aurrera beraz, arrisku zehatzak izan edo ez, emakumea edo gizona izan, medikuarenera joan eta preserbatiboak lortu daitezke Iparraldean, medikuaren preskripzioarekin. Hain zuzen, abenduaren 1ean izan zen hiesaren aurkako nazioarteko eguna, eta eritasun horren aurkako neurri gisa jarri dute preserbatiboen kanpaina martxan. Noizko Hegoaldean?