Distopify: gure planeta zaindu ezean beharko genituzkeen produktu guztiak dituen etorkizuneko denda

Distopify: gure planeta zaindu ezean beharko genituzkeen produktu guztiak dituen etorkizuneko denda Móstoles badiako atuna, ur garbia duen botila bat edo bakarrik puzten den patera bat. Horiek dira etorkizuneko denda bitxi honek eskaintzen dituen produktuak. Bertan saltzen diren gauzak arraroak iruditzen bazaizkigu ere orain, etorkizunean luxuzko produktu bilakatu litezke ez badugu gure planetan zaintzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/distopify-gure-planeta-zaindu-ezean-beharko-genituzkeen-produktu-guztiak-dituen-etorkizuneko-denda/@@download/image/Captura de pantalla 2020-11-24 a las 8.41.18.png
2020/11/24
Móstoles badiako atuna, ur garbia duen botila bat edo bakarrik puzten den patera bat. Horiek dira etorkizuneko denda bitxi honek eskaintzen dituen produktuak. Bertan saltzen diren gauzak arraroak iruditzen bazaizkigu ere orain, etorkizunean luxuzko produktu bilakatu litezke ez badugu gure planetan zaintzen.
Distopify: gure planeta zaindu ezean beharko genituzkeen produktu guztiak dituen etorkizuneko denda

Distopify izenarekin dendaren webguneko produktuen bidez etorkizunean pairatu ditzakegun ondorio ezberdinak salatzen ditu. Adibidez, Elchen landatzen diren datilak Norvegian landatzea klima aldaketagatik. 

Utopicum publizitate konpainiaren obra da honako hau Elche-ko Udalarekin elkarlanean sortua. Helburua ingurugiroan eragiten ditugun ondorioen inguruan kontzientziatzea, etorkizuneko ondorio latzak ez ditzagun bizi. 

Honela, kanpainak bizi ohitura osasuntsuak eskuratzearen garrantzia azpimarratzen du eta gure planetarekin errespetuz jokatzea etorkizun hobeago bat eskuratu dezagun. Gezurretako denda online honetako produktuak ezin dira erosi, bai ordea sare sozialetan partekatu kontzientzia pizteko eta honela webgune honetako produktuak ez daitezen sekula salgai egon
.


Ur garbidun botila bat. Luxuzko produktua etorkizunean kutsadurarengatik, lehorteengatik...


Aire garbiko lurrina kutsadurak eragiten dituen usain txarrak ezkutatzeko.


Klima aldaketagatik Norvegian landatutako datilak. 

Begiak irekita mantentzeko zinta, lan egun geroz eta luzeagoei aurr egiteko. 

Bakarrik puzten den patera zure herrialdetik ihes egiteko klima aldaketaren ondorioen eraginez: gerrak, pandemiak, lehorteak, tenperatura altuegiak... 

Arnasteko lekeda, kutsaduraren ondorioak jasateko.

Errealitate birtualeko betaurrekoak, iraganean berriz ere bizi ahal izateko.