Disenatzaile Gazteen II. Erakustaldia antolatu dute urria hasieran Donostian

Kutxa Kultur Modak eszenatoki bat bilatu du bere bigarren ediziorako ere, lan guztiak pasarela batean erakusteko, eta gainera, kulturaren alor desberdinen topagune ere izango da, izan ere, modaz gainera, musika, arkitektura eta artea ere izango dira protagonista, besteen artean.
20 markek parte hartuko dute aurtengo edizioan, eta horietako 14 izango dira pasarelan erakutsiko direnak. Horretaz gain, DJ neska talde bat izango da arratsaldeko jardunaldietan, musika jartzen.
Publiko guztientzat irekita egongo da Disenatzaile Gazteen II erakustaldia, Donostiko Errege Katolikoetan jardunaldietarako jarriko duten karpan, urriaren bigarren astean.