Diseinuzko zabor poltsak

Zabor poltsa itsusiak dituzu etxean? Zaude lasai. Orain etxea glamourrez bete dezakezu-eta, organize.com enpresaren diseinuzko zabor poltsei esker. Plastikozko poltsa hauek marrazki politak dituzte, eta saltzaileek dioten bezala, zaborra glamourrez biltzeko ez ezik, maindireak edo mahai zapiak gordetzeko ere balio dute. Glamourra
baita zabor poltsetan ere.